ASTEKO KRONIKA.

(2014ko ekainaren 25ean).

 

 

 

         EUSKAL HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATUTAKOAK.

 

            Jokalari beteranoen Euskadiko Xake Txapelketa.

 

            2014ko ekainaren 21etik 22ra jokatu da, Zarautzen (Gipuzkoa). Hau da, larunbatean eta igandean. Jose Iglesias III. Oroigarria ere izan du izena.

 

            Juan Jose Saenz Martinez gipuzkoarra (2.276 FIDE elokoa) nagusitu da (5 puntu 6 partidatan). Bigarren, Jose Manuel Cejudo Urdampilleta gipuzkoarra (1.929) sailkatu da (5 puntu). Hirugarren, Pedro Viñal Gutierrez nafarra (2.061) geratu da (4’5 puntu).

 

            Ondoren jokalari hauek: Jose Angel Besga Lopez bizkaitarra (2.068, 4 puntu), Jose Manuel Riano Perales bizkaitarra (1.849, 4 puntu), Salustiano Gonzalez Izaguirre bizkaitarra (1.991, 3’5 puntu) eta Francisco Criado Plaza arabarra (1.821, 3’5 puntu). Orotara, 18 jokalari aritu dira.

 

            Informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr138450.aspx?lan=2&art=1&turdet=YES&wi=821” webgunean.

 

            Larrasoloetako XXI. Xake Torneoa (Euskal Zirkuituko hamargarrena).

 

            Durangon jokatu da 2014ko ekainaren 21ean (larunbatean). 15 talde aritu dira, 5 minutuko partidetan.

 

            Abadiño A nagusitu da, 50’5 puntuz. Bigarren Santurtziko Itsas Zaldunak sailkatu da, 44’5 puntuz. Hirugarren Portugalete geratu da, 39’5 puntuz.

 

            Ondoren sailkatutakoak hauexek izan dira: Santurtzi (37 puntu), Chavales A (35’5 puntu), SAL (Sociedad Ajedrecística Logroñesa) (33’5 puntu) eta Durangoko Larrasoloeta A (30’5 puntu).

 

            Abadiño A-k eraman ditu Euskal Zirkuituko 12 puntuak; Itsas Zalduna taldeak, 10; Portugaletek 8; Santurtzik, 7; SAL-ek, 6; Larrasoloeta A-k, 5; Zornotzak, 4.

 

            Euskal Zirkuituan Abadiño lider berria dugu, 56 puntuz. Bigarren, Salcedo dago (52 puntu). Hirugarren Itsas Zaldunak dugu (49 puntu). Laugarren Santurtzi dago (36 puntu).  Bosgarren, Solvay (22 puntu). Seigarren, Zornotza (22 puntu). Zazpigarren, Zuri Baltza (21 puntu).

 

            JOKATZEKOAK.

 

            Emakumezko jokalarien Euskadiko Xake Txapelketa.

 

            2014ko uztailaren 4tik 6ra jokatuko da, Santurtzin (Bizkaia). Zehatz-mehatz, San Jorge Hotelean (Antonio Altzaga Plaza, 51).

 

Ostiralean, 17:00etan hasiko da lehenengo txanda. Larunbatean, bigarren txanda (10:00) eta hirugarrena (17:00) jokatuko dira. Igandean, laugarren txanda (10:00) eta bosgarrena (15:00).

 

90 minutuko partidak izanen dira, gehi 30 segundo jokaldiko.

 

            2013ko txapelduna Ainhoa Barrio Ugidos bizkaitarra izan zen.

 

            Informazioa: “http://xake.net/2014-fva/6HT_CAMP_EUS_FEMENINO/2014-07-04a07%20CAMP-EUS-FEMENINO.html” webgunean.

 

            Eibar Hiria XXX. Xake Torneoa (Euskal Zirkuituko hamaikagarrena).

 

            2014ko ekainaren 28an jokatuko da, larunbatean. Arratsaldeko 4etan hasiko da, Eibarko Untzaga Plazan. 5 minutuko partidak eta lau jokalariko taldeak izanen dira. Liga moduan jokatuko da. Jose Mari Kruzetaren Oroimenezkoa ere deitzen da.

 

            2013ko txapelduna (XXIX. edizioan): Gros (Donostia, Gipuzkoa).

 

            Informazioa: “https://www.deporeibar.com/xakea/2014/06/24/el-sabado-se-jugara-el-30o-torneo-ciudad-de-eibar/” webgunean.

 

            Azkoitia Hiria XXXII. Xake Torneoa (Euskal Zirkuituko hamabigarrena).

 

            2014ko ekainaren 29an jokatuko da, igandean. Azkoitian jokatuko da. Joxe Azkueren III. Oroimenezkoa ere deitzen da.

 

            2013ko txapelduna (XXXI. edizioan): Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria).

 

         MUNDUKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATUTAKOAK.

 

            Xake Azkarreko Munduko Banakako Xake Txapelketa.

 

2014ko ekainaren 16tik 18ra jokatu da, Dubai hirian (Arabiar Emirerri Batuak). 15 minutuko partidak izan dira, gehi 10 segundo jokaldiko. 15 partida izan dira.

 

            Irabazle eta, beraz, 2014ko txapelduna Magnus Carlsen norvegiarra (2.827) izan da (11 puntu 15 partidatan). Bigarren Fabiano Caruana italiarra (2.840), 10’5 puntuz. Hirugarren, Viswanathan Anand indiarra (2.770), 10’5 puntuz.

 

            Ondoren sailkatutakoak: Levon Aronian armeniarra (2.785, 10’5 puntu), Alexander Morozevich errusiarra (2.732, 10’5 puntu), Evgeny Tomashevsky errusiarra (2.693, 10 puntu) eta Sergey Karjakin errusiarra (2.781, 10 puntu). Orotara, 113 jokalari aritu dira.

 

            Tximista Xakeko Munduko Banakako Xake Txapelketa.

 

2014ko ekainaren 19tik 20ra jokatu da, Dubai hirian (Arabiar Emirerri Batuak). 3 minutuko partidak izan dira, gehi 2 segundo jokaldiko. 21 partida izan dira.

 

            Magnus Carlsen norvegiarra (2.837) izan da irabazlea, 17 puntuz. Bigarren, Ian Nepomniachtchi errusiarra (2.816), 16 puntuz. Hirugarren, Hikaru Nakamura estatubatuarra (2.879), 16 puntuz.

 

            Ondoren sailkatutakoak: Quang Liem Le vietnamdarra (2.817, 14 puntu), Shakhriyar Mamedyarov azerbaijandarra (2.822, 13’5 puntu), Levon Aronian armeniarra (2.863, 13’5 puntu) eta Viswanathan Anand indiarra (2.827, 13’5 puntu). Orotara, 116 jokalari aritu dira.

 

            JOKATZEN ARI DA.

 

            FIDEko Emakumezkoen Grand Prix-eko bosgarren torneoa.

 

            2014ko ekainaren 18tik uztailaren 2ra, Georgiako Lopota hirian, jokatzen ari da. Orotara, 6 torneo dira, 2013an eta 2014an jokatzekoak direnak. 18 jokalari daude Grand Prix honetan. Zirkuito honetako irabazleak Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako Finala jokatuko du Yifan Hou txinatarraren aurka (oraingo txapelduna). 2015ean izanen da hori.

 

            Georgiako Lopota hirian, bosgarren torneoan, 6 txanda jokatu dira dagoeneko. Buruan Yifan Hou txinatarra (2.629) dugu, 5’5 puntuz. Bigarren, Nana Dzagnidze georgiarra (2.541), 5 puntuz. Hirugarren, Wenjun Ju txinatarra (2.532), 4 puntuz.

 

            Ondoren sailkatutakoak hauek dira: Anna Muzychuk ukraniarra (2.561, 4 puntu), Humpy Koneru indiarra (2.613, 3’5 puntu), Harika Dronavalli indiarra (2.503, 3’5 puntu) eta Antoaneta Stefanova bulgariarra (2.488, 3 puntu). Orotara, 12 jokalari ari dira jokatzen.

 

            Informazioa: “http://lopota2014.fide.com/en/main-page” webgunean.

 

2014-06-25.

Iturria: Internet.